Berriak

Atzealdea

Bosch Sprang, termoformaziorako moldeen fabrikatzaile holandarra, erosi du Kiefelek

Bosch Sprang, termoformaziorako moldeen fabrikatzaile holandarra, erosi du Kiefelek

19.02.2016

Kiefel enpresako zuzendari nagusi Thomas J. Halletzen hitzetan, akordio horrekin teknologiaren eta merkatuaren munduko lider bi  ez ezik bezeroarengan erabat pentsatuta  eta etorkizunari begira lan egiten duten bi lantalde ere elkartzen dira. Bosch Sprangek hornitzen duen zerbitzu gama ezin hobe egokitzen da Kiefelek termoformaziorako makinen fabrikatzailea den heinean dituen premietara, eta, aldi berean, premium segmentuko moldeen eskakizun zorrotzei erantzuteko gaitasun handiagoa ematen digu.

Bosch Sprangeko CEO Rob Smeuldersen esanetan, gure bezeroak molde bakarrez hornitzeaz gain, orain zerbitzu gama zabalagoa eskaini ahal diegu, Kiefelekin elkarlan estuan arituta. Bezeroa da, azken batean, enpresa biek duten esperientzia luzearen eta eskaintzen duten zerbitzu bikainaren onurak eskuratuko dituena. Horrek ekarriko du termoformaziorako makinaren eta moldearen artean interakzio optimizatua egotea.

Erosketa horrekin Brückner taldeak beste urrats bat eman du bere hazkuntza estrategiaren baitan,  bere kideen posizioa indartzeko eta eskura jartzen dituzten produktu eta zerbitzuen gama handitzeko diseinatu baita.

 

Jatorria: Mundoplast

Jatorri-data: 31.01.2016


Berri bilatzailea