Atzealdea
Googleren kontsulta mediko partikularra, zabalik jada
Googleren kontsulta mediko partikularra, zabalik jada
01.07.2016
Elkarrekin ari dira lanean Google eta Harvardeko eta Mayo Klinikako (Estatu Batuak) zenbait doktore, bilatzaile horren erabiltzaileen zalantza medikoak argitzeko informazio-aplikazio bat sortzeko ahaleginean.
Estatu Batuetan bakarrik dago eskuragarri oraingoz funtzio hori, zeinaren helburua hau baita: ez erabiltzea pazienteek fidagarritasun eskaseko webgunerik edo termino oso konplexuak erabiltzen dituenik.
Googleren arabera, gaitzen baten sintomari buruzkoa izaten da bilaketen % 1, gutxi asko; batzuetan, ordea, "oso konplexuak izaten dira termino medikoak" eta estresa edo antsietatea eragiten diete erabiltzaileei.
Jatorria: El Norte de Castilla
Jatorri-data: 21.06.2016