GEk bere LED negozioa bereizi eta Current sortu du, energiaren sektorea eraldatzeko asmo sendoa duen startupa
GEk bere LED negozioa bereizi eta Current sortu du, energiaren sektorea eraldatzeko asmo sendoa duen startupa
16.10.2015
Current deituko da dibisio berria, eta GEren LED, eguzki energia, energiaren biltegiratzea eta ibilgailu elektrikoak negozioak hartuko ditu bere baitan, Predixekin batera, hau da, GEren industri datuetarako eta analisirako plataforma gero eta handiagoarekin batera. Horrela, GEk soluziorik efizienteenak eta ekonomikoki eragingorrenak identifikatu nahi ditu, egun dituen bezeroei eta etorkizunean izango dituenei eskaintzeko. Egun dituen bezeroen artean daude Walgreens, Simon Property Group, Hilton Worldwide, JPMorgan Chase, Hospital Corporation of America, Intel eta Trane Look moduko konpainiak, eta horiei lagundu nahi die beraien kostu energetikoak %10 eta %20 artean aurrezten. Horrez gain, GEk elektrizitatearen sektorean dituen lankideei lagundu nahi die beraien kargak hobeto kudeatzen.
Konglomeratua, aktibo finantzarioak uzten eta industri eragiketetan zentratzen joan dena, jada diru sarrera masiboak sortzen ari da energia sortzeko prezio handiko produktuen salmentan eta zerbitzuan, esaterako gas turbinen eta turbina eolikoen salmentan eta zerbitzuan, bai eta petrolio hobietarako ekipamendu ugariak ere.
Jatorria: Smart Lighting
Jatorri-data: 07.10.2015