Berriak

Atzealdea

Gasteiz proposatu du Sustapen Ministerioak Espainia-Frantzia tren-autobidearen basetzat

Gasteiz proposatu du Sustapen Ministerioak Espainia-Frantzia tren-autobidearen basetzat

05.08.2015

Frantziako Garraio, Itsaso eta Arrantzako estatu-idazkari Alain Vidaliesekin batzartu da gaur Espainiako Sustapen ministro Ana Pastor, eta tren-autobideak bultzatzeko lantalde bat sustatzearen aldeko agertu dira biak. Urrian izango du lehenbiziko bilera lantaldeak.

Bileraren ostean, tren-autobidearen basea Gasteiz izatea nahi lukeela adierazi du Pastorrek. "Oso begi onez ikusten dugu aukera hori; aparteko kokapena du Gasteizek", esan du Sustapeneko arduradunak.

Vidaliesek, berriz, hau adierazi du: "Europaren ikuspegi polita" erakutsiko lukeela Gasteizen base komun bat izateak, eta Frantziako gobernuak baduela borondatea tren-autobide hori bultzatzeko.

 

Jatorria: Finanzas.com

Jatorri-data: 27.07.2015


Berri bilatzailea