Atzealdea
Espainiak beste errekor bat erregistratu du ondasunen esportazioan 2015ean
Espainiak beste errekor bat erregistratu du ondasunen esportazioan 2015ean
26.02.2016
Espainian merkantzien esportazioak %4,3 hazi ziren 2015ean, urtetik urtera begiratuta (2014ko denbora tarte berean izandako balioa baino 1,8 puntu handiagoa, %2,5), eta guztira 250.241,3 milioi euro egin zuten, serie historikoaren hasieratik egondako zifrarik altuena, alegia. Bolumenean, igoera %3,7ko izan zen, Unitate Balioaren Indizeen arabera kalkulatutako gutxi gorabehreako prezioen %0,6 deskontatuta. Inportazioak, berriz, %3,7 hazi ziren, 274.415,2 milioi euroraino. Bolumenean, igoera handiagoa izan zen, %6,4koa zehazki, prezioek %2,5 egin baitzuten behera.Jatorria: ICEX
Jatorri-data: 14.02.2016