Berriak

Atzealdea

Bateriarik gabeko sentsoreak MITeko eta Harvardeko droneetan

Bateriarik gabeko sentsoreak MITeko eta Harvardeko droneetan

10.12.2015

Imagen Listado Noticia

Donostiako Farsens enpresako zuzendari nagusi Daniel Pardok lortu du MITek, Harvardek, Washingtongo Unibertsitateak eta Dukeko Unibertsitateak enpresaren txipa droneetan jartzea datu-bilketaren iturri berriak ikertzeko.

Gainera, Pardo 35 urtetik beherako 10 berritzaileetako bat da, MIT Technology Review aldizkariaren arabera.

Farsensen sentsoreek bi metrora dagoen informazioa jasotzen dute, eta horretarako ez dute behar ez kablerik, ez bateriarik, informazio-irakurgailua baitute energia-iturri. Enpresak, berez, sentsorea daukan txipa diseinatzen du; txip hori arduratzen da irakurgailuarekiko komunikazioaz. Txiparen teknologiak era guztietako sentsoreak onartzen ditu, bereziki kontsumo baxukoak, hala nola tenperatura-, hezetasun- eta deformazio-sentsoreak.

http://www.farsens.com

 

Jatorria: El Mundo

Jatorri-data: 27.11.2015


Berri bilatzailea