Atzealdea
Eusko Jaurlaritzak industriako makinak berritzeko renove programari ekin dio berriro, horretara 8 milioi euro bideratuta
Eusko Jaurlaritzak industriako makinak berritzeko renove programari ekin dio berriro, horretara 8 milioi euro bideratuta
25.04.2016
Eusko Jaurlaritzak Industriako Makinetarako Renove Programa ireki du berriro, euskal industriek beren produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna areagotzearen alde eginda. 2016ko programan 8 milioi euro erabiliko dira, 2015ean erabili zen zifra berbera, orduan ia 83 milioi euroren inbertsioak eraginda.
Programa 2014an jarri zen abian eta harrez gero 691 euskal enpresak eskuratu dituzte programa horren onurak (420 enpresa 2014an, eta 217 enpresa 2015ean) eta ekitaldi bi horietan eragindako inbertsioa 190 milioi eurotik gorakoa izan da (10,7 miloikoa 2014an eta 82,9 milioikoa 2015ean).
Jatorria: AIMHE
Jatorri-data: 13.04.2016