Financial Times egunkariaren arabera, Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat
Financial Times egunkariaren arabera, Euskadi Europako eskualde onena da logistika arloko atzerriko inbertsioarentzat
26.02.2016
Financial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.
Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.
Financial Times egunkariaren txostenak hiru tamainaren arabera sailkatzen ditu Europako hiri eta eskualdeak (handia, ertaina eta txikia), eta atal desberdinak aztertzen ditu: inbertsioak atzemateko estrategia, potentzial ekonomikoa, giza-kapitala eta bizimodua, kostu/irabazi eraginkortasuna, konektagarritasuna (logistika) eta negozio-giro lagunkoia.
Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 15.02.2016