Berriak

Atzealdea

Merkantzietako trenak behera egin du Europako erdialdean

Merkantzietako trenak behera egin du Europako erdialdean

11.12.2015

Imagen Listado Noticia

Erdialdeko Europaz ari garenean, batez ere Alemaniaz ari gara, merkantziak tren bidez garraiatzeko duen sarea kontinenteko handiena baita, beraz, bere datuak adibide moduan erabili daitezke sektoreaz hitz egiteko.

Destatis agentzia federalak argitaratutako azken estatistika txostenean urteko lehen 9 hilabetetan merkatuak izan dituen datuak datoz zehaztuta. 

Merkantzien guztirako bolumena 270,6 milioi tonakoa izan zen; horrek esan nahi du %2,1 jaitsi dela 2014ko sasoi berean izandakoaren aldean. Kategoriaka, murrizketarik handienak ikatzarena eta petrolioarena izan ziren (%-6,8), eta horien ondoren material birziklatuena, non txatarra (%-5,6) eta mineral-metalak (%-%5) sartzen diren.

Osterantzean, kimikoak izan ziren 2015eko lehen 9 hilabetetan benetan hazkundea izan zuen merkantzia mota bakarra, %4,1 igo baitziren, azkenean 32,3 milioi tonaraino helduta.

 

Jatorria: Trenvista

Jatorri-data: 30.11.2015


Berri bilatzailea