Atzealdea
Gorputza lehor toallarik gabe
Gorputza lehor toallarik gabe
22.04.2016
Dutxatzen garen bakoitzean lehortzen gara. Eta toalla horiek hezeak geratzen dira, usaina hartzen dute, eta garbitu egin behar dira. Toallak garbitzeko 78 litro ur gutxiago erabiltzeko jaio zen, 2014an, Valiryo gorputz-lehorgailua. Aurten 3.000 ale baino gehiago saltzea espero dute.
Lehorgailua Job Accomodation enpresak garatu du, eta 23 difusore ditu, gorputza 3 minutuan baino gutxiagoan lehortzeko.
Enpresak bere ekoizpenaren % 90 esportatzen du; batez ere, Erresuma Batura eta Frantziara.
Etxe baterako 1.000 bat euroko kostua du, eta haren diseinua mundu osoan dago patentatuta.
Jatorria: Diario Vasco
Jatorri-data: 16.04.2016