Berriak

Atzealdea

Espainiako altzairuaren % 75 txatarretik ekoizten da

Espainiako altzairuaren % 75 txatarretik ekoizten da

14.07.2016

Imagen Listado Noticia

"Benetako ekonomia zirkular bat lortzeko, erabiltzen ditugun produktuek material erabat birziklagarriz ekoiztuak egon behar dute, eta haiek birziklatzea errentagarria eta jasangarria izan behar du”, esan du Carola Hermoso Arnaok Enpresa Siderurgikoen Elkarteko (Unesid) aditu tekniko eta ingurumenekoak, eta hau gehitu du: "Altzairua zirkularitatearen paradigma da; askotan urtu eta birzikla daiteke, propietate bat bera ere galdu gabe".

Unesid-en datuen arabera, 2015ean, Espainian fabrikatutako altzairuaren % 75 txatarretik egin zen, eta industria siderurgikoak sortzen dituen azpiproduktuen % 97 birzikla liteke gaur egun dauden oztopo administratiboak kenduko balira. "Hori gertatuko balitz, azpiproduktu siderurgiko guztiak birziklatuko lirateke", diote Unesid-ekoek.

 

Jatorria: El economista

Jatorri-data: 03.07.2016


Berri bilatzailea