Berriak

Atzealdea

Europako Batzordeak Donostia / San Sebastián eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea hautatu ditu autobus automatizatuak probatzeko

Europako Batzordeak Donostia / San Sebastián eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea hautatu ditu autobus automatizatuak probatzeko

12.02.2016

Imagen Listado Noticia

Europako zenbait hiri handiren ostean, hala nola Lausana (Suitza), Arroxela (Frantzia) eta Trikala (Grezia), Europako Batzordeak Donostia / San Sebastián hautatu du, hiru hilabetez, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parketik ibiliko den autobus automatizatua funtzionamenduan jartzeko. Ezaugarri horiek dituen lehen erakuslea izango da, nola Euskadin hala nazioan.

CityMobil 2 proiektu europarraren barruan kokatzen da aukeraketa, zeinaren helburua baita ibilgailu automatizatuak probatzea eta horien integrazioan sakontzea hiri-eremuan zein benetako ingurunean.

12 pertsonentzako ibilgailu automatizatu eta elektrikoa azken miliako garraio gisa erabiliko da. Hiriko garraio publikoa Parkeko enpresa eta zentroekin konektatuko duenez, zerbitzuak hobera egingo du; izan ere, gaur egun, esparruaren barruan ez da ibilbiderik eskaintzen. CityMobil 2 udaberrian helduko da Donostiara eta hiru hilabetez egongo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Jatorria: IREKIA

Jatorri-data: 03.02.2016


Berri bilatzailea