Anemiaren eta odoleko beste gaixotasun batzuen detekzioa orratzik erabili gabe
Anemiaren eta odoleko beste gaixotasun batzuen detekzioa orratzik erabili gabe
19.10.2016
Mundu osoko ospitaleetan, odola maiz atera behar izaten zaie leuzemia eta beste arazo batzuk dituzten haurrei eta helduei, odol-transfusiorik behar duten jakiteko.
AEBko Seattle hiriko Washingtongo Unibertsitateko Elektronikako eta Konputazioko ingeniari-talde batek, Edward Wang buru duela, HemaApp aplikazioa garatu du. Telefono adimendunaren (smartphone) kamera bat erabiltzen du taldeak, hemoglobina-kontzentrazioak kalkulatzeko eta anemia duten ala ez jakiteko.
Hasierako proba 31 pazienterekin egin zuten, telefono adimendunean aldaketa bakar bat eginda.
HemaApp-ek, telefonoko kameraren flashetik pazientearen hatzera argia bidaliz, ezaugarri kromatikoak aztertzen ditu, ikusteko odolaren xehetasunak nolakoak diren eta hemoglobina-kontzentrazioak kalkulatzeko.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 28.09.2016