Atzealdea
Ilea mozteko laser bat erabiltzen duen bizar-makina bat garatu dute
Ilea mozteko laser bat erabiltzen duen bizar-makina bat garatu dute
15.10.2015
Etorkizuneko bizar-makinek xaflak izango dituzte, baina ez dira ikusiko ez zikinduko, Skarp Technologies izeneko enpresa batek ilea mozteko laser bat erabiltzen duen sistema bat garatu baitu.
Skarp bizar-makina egunero erabiltzeko pentsatua dago, eta gizonezkoek nahiz emakumezkoek erabili ahal izango dute. Funtzionamendu erraza bezain berritzailea du: behar den potentziara egokitutako laser-argi batek aurpegiko ilea kenduko du, pixkanaka eta modu erabat seguruan.
Sortzaileen arabera, bateria bakar bat nahikoa izango du etenik gabe 50.000 orduz bizarra mozteko.
Jatorria: El economista
Jatorri-data: 29.09.2015