Atzealdea
Energia sortzeko gai den hiri-araztegi bat garatu dute
Energia sortzeko gai den hiri-araztegi bat garatu dute
08.02.2016
Estatuko UABko Ingeniaritza Kimiko, Biologia eta Ingurumeneko Departamentuko ikertzaile batzuek EBko LIFE programaren proiektu bat koordinatuko dute, zeinaren bidez frogatu nahi baitute hiriko hondakin-urak araztuz energia sor daitekeela.
SAVING-E proiektuak frogatu nahi luke, eskala pilotu gisa eta benetako hondakin-urak erabiliz, hiri-araztegi bateko energia-balantzea hobetu egin daitekeela, nola tenperatura handietan hala baxuetan, herrialde nordikoetan prozesua egiteko beharko liratekeen 10 °C-etaraino, eta, urtean eta biztanleko, 9 kW-eko energia-ekoizpena lortu.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 27.01.2016