3D inprimagailuetarako material bat garatu dute, grafenoan oinarrituta
3D inprimagailuetarako material bat garatu dute, grafenoan oinarrituta
07.07.2015
PLA termoplastikoz eta nanoeskalako karbonozko materialez osatuta dago material berria.
Baldintza hauek betetzen dituen edozein 3D inprimagailutan erabil daiteke: 170 edo 175 °C-ko tenperaturan estrusio bidez filamentua lantzeko gai izan behar du, eta plataformak ez du 50 °C-ko tenperatura gainditu behar minutuko 1.800 mm-ko inprimatze-abiadura gomendatuan eta 0,5 mm baino handiagoko pita erabiliz.
Material horrek moldakortasun handia du 3D inprimagailuekin edozer motatako elementu elektronikoak sortzeko. Teklatu digitaletan, ukipen-paneletan edo joko-kontrolatzaileetan gertutasuna, kokapena edo azelerazioa, besteak beste, erregistratzeko sentsore kapazitiboak fabrikatzeko erabil daiteke, adibidez.
Jatorria: Computer hoy
Jatorri-data: 22.06.2015