Tenperatura altuei aurre egiteko babesten diren eguzki-panelak sortu dituzte
Tenperatura altuei aurre egiteko babesten diren eguzki-panelak sortu dituzte
27.07.2015
Eguzki-panel termikoak ur beroa ekoizteko eta etxea berotzen laguntzeko erabiltzen dira. Xurgatzen duten energia guztia baliagarria da sasoi hotzetan.
Udan, ordea, kolektoreek bero gehiegi metatzen dute, kontsumitzen den energia baino askoz energia gehiago biltzen bada. Hori gertatzen denean, kolektoreek erabili ez den beroa atxikitzen dute, eta asko igotzen da kolektoreen tenperatura, instalazioarentzat arriskutsu izateraino.
Arazo hori saihesteko, Suitzako Lausanako Eskola Politekniko Federaleko ikertzaile-talde batek material adimendun bat garatu du, tenperaturaren arabera propietateak aldatzen dituena. Hala, udan gehiegi berotuz gero, kolektoreak, material berri horri esker, aldaratu egingo du gehiegizko energia irradiazio bidez.
Ikerketa, Andreas Schüler irakasleak zuzendua, Solar Energy aldizkari espezializatuan argitaratu berri da.
Patricia Pérez
Jatorria: Tendencias21
Jatorri-data: 19.07.2015