Berriak

Atzealdea

Bilaketa- eta erreskate-taldeak sortu dituzte labezomorro ziborgekin eta dronekin

Bilaketa- eta erreskate-taldeak sortu dituzte labezomorro ziborgekin eta dronekin

20.08.2015

Imagen Listado Noticia

Bost urte baino gehiago daramatzate lanean Ipar Karolinako Estatuko Unibertsitatean, Estatu Batuetan, non labezomorro ziborgak garatu baitituzte: organismo biziaren eta robotaren arteko konbinazio bat, larrialdietako langileei laguntzeko prestatua, hondamendi baten ondoren bizirik dauden lagunak aurkitu behar direnerako. 

Bereizmen handiko mikrofonoak ditu teknologiak, soinu garrantzitsuak biltzeko, alde batetik, eta soinuaren jatorriak zein den aurkitzeko, bestetik. Haren ahalmena handitzeko, ziborgaren teknologia dron bidez nola kontrolatu aztertzen ari dira ikertzaileak. Izan ere, dronak gai dira lurrikararen baten ondoren edo bestelako hondamendi baten ondoren iritsi ezin den lekuetara iristeko eta bizirik dauden lagunak aurkitzeko.

Alper Bozkurt irakaslea buru duen taldeak ornogabe txiki horiek Biobot bihurtu ditu; robot biologikoaren laburdura. Intsektu ziborg bat izan daitekeenaren lehen fasea da, eta, fase horretan, elektrodo ñimiño batzuk ezarri zaizkie antenetan eta zerkoetan (atzealdean dituzten zentzumen-organoak).

Jatorria: Tendencias21

Jatorri-data: 30.07.2015


Berri bilatzailea