Atzealdea
Valentziako UPVren start-up batek sortutako bizikleta-kasko tolesgarriak, Closca Fugak, Red Dot Award 2015 saria irabazi du
Valentziako UPVren start-up batek sortutako bizikleta-kasko tolesgarriak, Closca Fugak, Red Dot Award 2015 saria irabazi du
14.07.2015
Closca Design start-upak atzo jaso zuen saria. Closca Design 2013an sortu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren (UPV, Espainia) eta sormen-aholkularitzako CuldeSack enpresaren babesarekin
Bi faktore nagusik bultzatu dute enpresa hasiberri honek arrakasta izatea: I+G+Bko etengabeko inbertsioa eta diseinuaren aldeko apustua.
Closca Designen arrakastaren seinale nabarmenetako bat da bere crowfundingeko kanpainak Indiegogo plataforman lortu duen emaitza. Eskatzen zuen finantzazioaren % 100a lortu du kasko tolesgarriak 48 ordu pasatxo agertuta Estatu Batuetako mikromezenasgoaren plataforma nagusian.
Jatorria: Noticias de la Ciencia
Jatorri-data: 26.06.2015