Berriak

Atzealdea

CAF-ek nazioarteko kontratu berri bat eskuratu du

CAF-ek nazioarteko kontratu berri bat eskuratu du

14.07.2016

Imagen Listado Noticia

Akordioak gainera, ordezko piezen, erreminta berezien eta entsegu ekipoen  horniketa aintzat hartzen du Beasaingo konpainiak Amerikako Estatu batuetan duen filialaren bitartez beteko dira lanok.

Kontratuak, halaber %20ko partaidetza aurreikusten du 30 urtez sistemaren operazioa eta mantentzea kudeatuko duen elkartean.

Proiektua, Montgomery konderriko Bethsedatik, Prince George konderriko New Carrolton-eraino luzatuko den eta Purple Line deituriko metro arinaren linearen diseinua, eraikuntza, finantzazioa, ustiakuntza eta mantentzea aintzat hartzen dituen ekimen publiko-pribatuan oinarritzen da.

CAF-ek filiala du Elmira udalerrian, New York estatuan, eta azken urteetan, proiektu kopuru nabarmena garatu du herrialdean.

Kontratu berri honekin, euskal enpresak Amerikako Estatu Batuetan garatutako proiektuen zenbatekoa 1.800 milioi dolarrekoa da.


Berri bilatzailea