Berriak

Atzealdea

CAFek kontratu garrantzitsuak eskuratu ditu Erresuma Batuan, 740 milioi euroren truke

CAFek kontratu garrantzitsuak eskuratu ditu Erresuma Batuan, 740 milioi euroren truke

31.01.2016

CAFek bere CIVITY produktu plataformako bi tren flota fabrikatuko ditu Ingalaterrako iparralderako (Northern eskualdea), eta Arriva UK operadorearekin eta Eversholt Rail Group finantza enpresarekin izenpetu ditu tren horien fabrikaziorako kontratuak. Arriva enpresa da eskualde horretako tren zerbitzuen operadore berria, duela gutxi Erresuma Batuko Garraio Ministerioak hala izendatu zuen eta.

Proiektu horien baitan 3 eta 4 bagoiko 43 tren elektriko eta 2 eta 3 bagoiko 55 tren diesel hornituko ditu. Guztira, beraz, bidaiarientzako 281 bagoi egingo ditu, hiri barruan eta eskualdean zehar zerbitzuak emateko, gehienez orduko 160 kilometroko abiaduran. Trenak hornitzea ez ezik, kontratuek flota bietarako laguntza tekniko eta logistikoa ematea ere hartzen dute bere baitan. Kontratuek guztira 740 milioi euro egiten dute.

Jatorria: Izaro

Jatorri-data: 21.01.2016


Berri bilatzailea