Aurreikuspen onak bioplastikoen mundu produkziorako
Aurreikuspen onak bioplastikoen mundu produkziorako
13.11.2015
IfBB – Bioplastikoen eta Biokonpositeen ikerketa institutuarekin (Hannoverreko Zientzia Aplikatuen eta Arteen Unibertsitatea, Alemanian) eta Nova-Institute ikerketa institutuarekin (Hürth, Alemania) lankidetzan bildutako datuek erakusten dutenez, bioplastikoen mundu produkzioa 1,7 milioi tona izan zen 2014an, eta 7,8 milioi tona izatera pasatuko da 2019an.
Oinarri biologikoko plastiko ez-biodegradagarriak, esaterako, oinarri biologikoko PE eta PET izenekoak, hazkunde horren bultzatzaile nagusiak izango dira. 2014an, bioplastikoak ekoizteko mundu osoan zegoen gaitasunaren %60tik gora bio oinarriko plastiko iraunkorrak ziren, eta, adituen arabera, ekoizpen hori %80 baino gehiagoraino haziko da 2019an.
Jatorria: Mundplast
Jatorri-data: 05.11.2015