Boschek ikerketa konplexu berri bat inauguratu du Renningenen
Boschek ikerketa konplexu berri bat inauguratu du Renningenen
23.10.2015
Ikerketa eta ingeniaritzako zentro berrian, non konpainiak 310 milioi euroko inbertsioa egin baitu, 1.700 bat buru sortzaile elkartuko dira, industriaren arloan ikerketa aplikatuak egiteko. Instalazioak, eraiki nagusia ez ezik, hamaika eraikin ditu, laborategi eta tailerrekin, eta beste bi eraikin gehiago instalazioen mantentze lanetarako, gidarien laguntzarako sistemak probatzeko pista batez gain.
Softwarean experimentatzea da gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari den arloa, bereziki "Gauzen Internet"-ean konektibitatea probatzeko, hori baita konpainiaren konplexu berriak bere baitan hartuko duen beste arlo bat. Gaur egun Bosch Taldeak softwareko 15.000 ingeniari baino gehiagori ematen die lana. Hiru mila aditu ari dira "Gauzen Interneta" modu esklusiboan lantzen, eta, Boschek dioenez, negozio aukera ikaragarria ikusten dute horretan, bereziki konektibitatearen ondorioz sortuko diren zerbitzuetan.
Jatorria: Auto Revista
Jatorri-data: 15.10.2015