Boeingek ezagutzera eman du nola izango den bere 777-9Xa, munduko bi-motorrik handiena
Boeingek ezagutzera eman du nola izango den bere 777-9Xa, munduko bi-motorrik handiena
18.09.2015
Boeingek ziurtatu duenez, 777Xa munduan dagoen motor biko hegazkinik handiena eta efizienteena izango da, %12 energia gutxiago kontsumituko du eta, bere lehiakideen aldean, %10 kostu operatibo txikiagoak izango ditu. Gainera, berrikuntzak izango ditu kabinan eta hobekuntzak bidaiarien erosotasunean. Ipar Amerikako eraikitzaile aeronautikoak 777X modeloko 320 hegazki ditu bere eskari zorroan eta bere konpromisoen artean; mundu osoko sei bezeroek egindako eskaerak dira.
Duela urtebete Boeingek hegazkinaren proiektua aurkeztu eta hegazkinak izango zituen kanpoko neurrien berri eman zuen Aireportuen Nazioarteko Kontseiluak (ACI) egiten duen Urteko Konferentzian, hegazkina funtzionamenduan hasi baino askoz lehenago –2020an hastea programatuta dago– aireportuak prest egon daitezen egindako kanpainaren barruan. Izan ere, bere hegalek bisagrak izango dituzte tolestu ahal izateko, oso hegal luzeak baitira. Bisagra horiei esker –3,6 metro dituzte– hegalak tolestu eta hegazkina txikitu ahal izango da aireportuen pistetatik dabilenean.
Jatorria: Actualidad Aeroespacial
Jatorri-data: 05.09.2015