Berriak

Atzealdea

BcnRailek agerian jarri duenez, Smart teknologiek tren sektorearen etorkizuna markatuko dute

BcnRailek agerian jarri duenez, Smart teknologiek tren sektorearen etorkizuna markatuko dute

03.12.2015

Imagen Listado Noticia

BcnRailen bosgarren edizioak agerian jarri duenez, tren sektorean Smart teknologiak egokitu beharra dago, etorkizunean industria gisa bideragarria izateko estrategia gisa. Hau da azaroaren 17tik 19ra bitartean Smart City Expo World Congressekin batera Bartzelonako Gran Via de Firako esparruan egin den ekitaldiaren azken edizioan atera den ondorio nagusietakoa.

BcnRail Congressen, hau da, erakusketaren eztabaida eta ezagutzaren transferentziarako foroan parte hartu duten adituen arabera, Smart teknologien aplikazioa funtsezkoa da tren industriak fabrikatutako materialak egungo gizartearen premiei erantzutea , mugikortasun Smartagoa eskatzen duen gizartea baita. Zentzu horretan, material gurpilduna fabrikatzen liderrak diren enpresek, esaterako Alstom, Bombardier edo Siemens enpresek, bai eta haien hornitzaile batzuek ere, hainbat tren operadorerentzat eraikitzen dituzten abiadura handiko trenetan energia aurrezpen handiagoa lortzeko diseinatu dituzten teknika berriak aurkeztu zituzten.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 25.11.2015


Berri bilatzailea