Atzealdea
Hidrogenoaren Energiari buruzko Munduko Kongresua hasi da Zaragozan
Hidrogenoaren Energiari buruzko Munduko Kongresua hasi da Zaragozan
27.06.2016
50 herrialdetako 800 bat lagun etorri dira WHEC 2016ko hitzaldietara, eta dagoeneko parte hartu ahal izan dute erregai-pila bidezko ibilgailuei eta hidrogenoaren azpiegiturei buruz egingo diren lau osoko saioetako lehenengoan.
Saioan, Europako Batzordeko eta zenbait enpresatako ordezkariek —esaterako, Toyota, BMW eta NEL ASAkoek— hidrogenoaren ekonomiaren garapenari buruzko epe eta kopuru batzuk eman dituzte. Epe horiek gero eta laburragoak dira, eta, haien arabera, teknologia hori eta haren aplikazioak hazi egingo dira 2020tik 2030era bitartean. Ordurako, haren erabilera orokorra izango da industrian eta etxeetan.