Berriak

Atzealdea

Onartu da ikuskapen energetikoak arautzen dituen Errege Dekretua

Onartu da ikuskapen energetikoak arautzen dituen Errege Dekretua

26.02.2016

Imagen Listado Noticia

Pasa den otsailaren 12an Ministroen Kontseiluak sektorean gehien errepikatzen diren eskarietako bat onartu zuen: ikuskapen energetikoen bidez eta energia zerbitzuen ikuskatzaile eta hornitzaileen  egiaztapenen bidez efizientzia energetikoa sustatzen duen Errege Dekretua. Arau horrek ekartzen du Efizientzia Energetikoaren 2012/27/UE Direktiba modu integralagoan zehaztea.

Errege Dekretua horrek ezartzen du ikuskapen energetikoak egin beharra 250 langile baino gehiago dituzten edo 50 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzten enpresa handientzat; enpresek bederatzi hilabete edukiko dituzte ikuskapenak egiteko (sartutako berritasuna) eta aukera izango dute, gainera, ikuskapenak energiaren edo ingurumenaren kudeaketarako sistema batekin ordezteko eta eraikinen efizientzia energetikoari buruz indarrean dauden egiaztagiriak gehitzeko.  Kalkulatzen da neurri hori 3.800 enpresa ingururi aplikatuko zaiola Espainian, hau da, 27.000 establezimendu edo lokal ingururi.

Jatorria: C de Comunicación

Jatorri-data: 14.02.2016


Berri bilatzailea