Atzealdea
Mila milioi euroko plan bat jarri du martxan Alemaniak auto elektrikoa sustatzeko
Mila milioi euroko plan bat jarri du martxan Alemaniak auto elektrikoa sustatzeko
16.06.2016
Alemaniako gobernuak adierazi du milioi bat ibilgailu elektriko nahi lituzkeela hango errepideetan zirkulatzen hamarkadaren amaierarako. Horretarako, ibilgailu elektrikoenak erosketa sustatzeko hainbat neurri eta pizgarri onartu ditu, eta 1.000 milioi euro inbertitu programa horretan, Erdibana emango dituzte pizgarriak gobernuak eta fabrikatzaileek, hurrengo urteetan beste 400.000 auto elektriko saltzea helburu dutela.
Auto elektrikoen erosleek 4.000na euroko diru-laguntza jasoko dute, eta auto hibrido konektagarrien erosleek, 3.000na euroko pizgarria.
Jatorria: Híbridos y eléctricos
Jatorri-data: 22.05.2016