Airbusek hegazkin bat patentatu du Nueva York eta Londres ordubetean lotzeko
Airbusek hegazkin bat patentatu du Nueva York eta Londres ordubetean lotzeko
07.09.2015
Patentearen arabera, Airbusen hegazkin hipersonikoak Mach 4.5eko abiadura lortuko luke (soinuaren abiaduraren 4 aldiz baino abiadura handiagoa), ordena sekuentzialean funtzionatzen duten hiru motor motari esker.
Zehazki, Business Insiderrek jasotzen duenaren arabera eta PatentYogi aipatuz, fuselaiaren azpian muntatutako bi turboerreaktore, atzealdean muntatutako koheteko motor bat eta hegazkinaren hegoaren azpian muntatutako bi estatoerreaktore izango dira ontziak erabiliko dituen motorrak, hegazkina Mach 4.5 abiaduran jarriko duten motorrak, alegia.
Halere, aerodinamika erreaktoreak bezain garrantzitsuak da; izan ere, uve formako hegoei esker eutsi ahal zaio sekuentzia horri. Era berean, abiadura supersonikora heltzean posizio horizontalean soinuaren hesia gainditu eta, ondorioz, leherketa sonikoa sortzen denez, leherketa soniko hori mugatu eta murrizteko diseinatu da ontzia.
Jatorria: El Economista
Jatorri-data: 03.08.2015