Berriak

Atzealdea

Airbus, erabilitako hegazkinen negozio bat garatzeko prest

Airbus, erabilitako hegazkinen negozio bat garatzeko prest

16.10.2015

Imagen Listado Noticia

Singaporek eta Emiratesek, egoitza Dubain duenak eta lehen operadorea denak, gidatzen dituzten airelineek beraien lehen alokairu aldien bukaerara heltzen ari direla-eta, Airbusek erabilitako hegazkinen merkatu bat garatzeari begiratzen dio; izan ere, bere A380 hegazkin berriak saltzeko arazoak ditu. Airelineek baztertzen dituzten hegazkinek beste bizitza bat eduki dezakete Asiako kostu txikiko airelineek egiten dituzten sei eta zortzi ordu arteko ibilbideetan, iragarri du Airbusek.

"Airbusek oso harreman aktiboa du gaur eguneko inbertsiogileekin, A380 hegazkinaren komertzializazio berriari dagokionez, esan zien Mark Pearman-Wrightek, marketin buruak Airbuseko inbertsiogile eta enpresei, fuselaje zabaleko hegazkinak aurkezteko asteartean Pragako Konferentzian egin zen ekitaldian. ISTAT hegazkinen operadore taldearen babesa izan zuen.” Dudarik gabe, Airbusek bigarren mailako merkatua babestu behar du”.

Ez da batere seguru zenbat kostatuko den hamarkada batean zerbitzuan egon ondoren A380 hegazkina birmoldatzeak; hori dela eta, finantzatzaileek zaila dute  bigarren eskuko transakzioetan laguntzearen balioa zehazteko, adierazi zuen Grabowskik. Singapore Airlinesek eta Emiratesek zuzenean erosi zituzten beraien A380 hegazkinak, ondoren  errentakoak izango diren salmentak deiturikoen bitartez inbertsiogileei saldu aurretik; beraz, jabe berriari dagokio balio berria.

"Gure lehen bost A380 hegazkinak alokairuan daude eta zabaltzeko aukerak ditugu”, esan zuen asteartean Singapore Aireko bozeramaile Nicholas Ionidesek, posta elektroniko bidez emandako erantzun batean. "Oraindik ez dugu erabaki alokairuak zabaltzea ala ez".

Jatorria: Economía Hoy

Jatorri-data: 06.10.2015


Berri bilatzailea