Aernnovak karbono egiturak garatuko ditu tren bagoietarako
Aernnovak karbono egiturak garatuko ditu tren bagoietarako
11.09.2015
Aernnova aeronautikako sektorean diharduen euskal enpresaren asmoa da material konposatuen eta karbono zuntzaren gainean dituen ezagutzak fabrikazio prozesuetan erabiltzea eta horren bidez merkatuko nitxo berrietara heltzea, hegazkinen merkatukoez bestelakoetara, eta, kasu honetan, tren bagoien egituretan konpositeak sartzea aurreikusten du.
Zentzu horretan, Aernnovak garapen teknologikoko proiektu europar bat gidatuko du. Proiektuaren izena Shift 2Rail da, eta tren bagoien egituretan konpositea sartzean datza.
Europako Erkidegoaren Horizonte 2020 esparruan onartu eta gero gauzatu ahal izango da urte bat baino gehiagoko proiektu hau, eta, garatu, Tecnaliarekin eta Fidamcekin elkarlanean garatuko da, 5 eta 7 urte bitarteko epean. 10 milioi euroko inbertsioa egingo da, horietatik 6 milioi Aernnovak jarritakoak izango direlarik.
Jatorria: Deia
Jatorri-data: 03.09.2015