Berriak

Atzealdea

Aernnovak hasi du lehen Airbus Beluga XLren ekoizpena

Aernnovak hasi du lehen Airbus Beluga XLren ekoizpena

08.01.2016

Imagen Listado Noticia

Fuselajearen atzealdeko zatia, Aernnovak egindakoa, izango da Toulousen Belugaren amaierako mihiztaketa lerroan sartuko den lehen zatia.

Le Bourgeten joan den ekainean egin zen azken Paris Air Show erakusketan, Airbusek Beluga XL programa berrirako egituren hornitzaile garrantzitsu guztien aukeraketa iragarri zuen, eta horien artean, Aernnova dago. Hain zuzen ere, atzealdeko fuselajeko hiru sekzio diseinatzen, industrializatzen, egiten eta muntatzen parte hartuko du.

Beluga XL berrian parte hartuta, Aernnovak hegazkin mota honetako garapenean dituen gaitasunak indartzen ditu eta merkatu-habia horretan, ingeniaritza-gaitasunen eskakizun altuekin, duen posizioa sendotzen du.

Beluga XL 2019 erdialderako jarriko dela zerbitzuan aurrez ikusi dute.

Jatorri-data: 18.12.2015


Berri bilatzailea