Berriak

Atzealdea

Prest dago uhinen energia biltzeko Euskadin diseinatu den lehenengo gailua

Prest dago uhinen energia biltzeko Euskadin diseinatu den lehenengo gailua

15.09.2016

Oceantec enpresak garatu du gailu horretarako turbina, eta olatu-energiaren Mutrikuko instalazioan probatu dute.

‘Marmok A-5’ izena du gailuak. Potentzia txikia du, eta 42 m luze da, 5 m-ko diametroa du, eta 80 tona pisatzen du. Sorkuntza-sistema bat du, 30 kW-eko potentzia izendatuko bi turbinaz osatua, goiko aldean. Oceantecek itsasoan probatuko duen lehenengo gailua da. Gero, merkaturatu aurreko fase bat egingo da potentzia handiko bat instalatuz.
Urpean geratuko da ia gailu osoa, buru flotatzailea izan ezik, eta OWC (ur-zutabe oszilatzailea) teknologiaren bidez sortuko du energia.

42 metro luze da gailua, 5 metroko diametroa du, eta 80 tona pisatzen du.

Jatorria: Estrategia

Jatorri-data: 30.08.2016


Berri bilatzailea