Berriak

Atzealdea

Watly: wifia, ur arazketa eta eguzki energia konbinatzen dituen teknologia

Watly: wifia, ur arazketa eta eguzki energia konbinatzen dituen teknologia

07.09.2015

Imagen Listado Noticia

Enpresa Txiki eta Ertainetarako tresna espezifikoaren bitartez, Horizonte 2020 programak sormen handieneko enpresa txiki eta ertainei laguntzen die beren ideiak eta prototipoak produktu arrakastatsuak bihurtzen. Laguntza horretaz gozatu duten lehen enpresetako bat da Watly. Bere teknologiak uraren arazketa, eguzki energiaren ekoizpena, Wi-Fi  konektibitatea  eta premia duten pertsonentzako finantzaketa kolektiboa konbinatzen ditu, eta, teknologia horren asmatzaileek diotenez, ezagutzen dugun mundu honen iraultza ekarriko du.

Elektrizitatea, ura eta konektibitatea eskuragarri izatea da gizarte modernoaren funtsa, baina planetako alde askotan, ordea, hori luxua da, benetan.  Hiru ezaugarriek lotura handia dute elkarrekin. Populaziorik txiroenak azpiegitura oso kaskarrak dituzten eta ura eskuratzeko batere aukerarik edo aukera gutxi duten eskualdeetan bizi dira batez ere. Eskualde horietan, hau da, Afrikan, Hegoamerikan eta Asiako hainbat aldetan, klima aldaketaren mehatxua handia da, nahiz eta horren eragile izan den industrializazio prozesuak zonalde horiek aintzat hartu ez dituen.   Halere, haiek duten baliabiderik ugariena, Eguzkia, alegia, ez da nahiko ustiatzen.

Jatorria: iAgua

Jatorri-data: 30.08.2015


Berri bilatzailea