Ventana Global nazioarteratze-zerbitzu publiko guztietarako baterako plataforma gisa sendotu da
Ventana Global nazioarteratze-zerbitzu publiko guztietarako baterako plataforma gisa sendotu da
27.05.2015
Tresna horren bidez, enpresen 60.000 kontsultari baino gehiagori erantzuten zaie urtean. Gainera, badira hamar urte Ventana Globalen informazio-zentroak ISO ziurtagiria duela; hala, konpromisoa hartzen du kontsultei 24 ordu baino gutxiagoan erantzuteko.
Hainbat modutara jar daiteke harremanetan Ventana Globalekin: 900349000 doako telefono-zenbakira deituz (astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara); ICEX-en atarian sartuz; posta elektroniko bidez; baita tabletetarako doako aplikazio baten bidez ere (Google Play-n eta App Store-n dago eskuragarri).
Azken urtean, Espainiako enpresek kanpoko merkatu hauetan izan dute interes handiena, ordena honetan: Estatu Batuak, Txina, Aljeria, Frantzia eta Mexiko. Sektoreei dagokienez, oro har, nekazaritzako elikagaien sektoreak eta zerbitzuen sektoreak, eta, bereziki, ardoaren eta oliba-olioaren sektoreek eragin dituzte kontsulta gehien. Eskaeren jatorri geografikoari dagokionez, hauek dira zerbitzu hau gehien eskatu duten autonomia-erkidegoak: Madril, Katalunia, Valentzia eta Andaluzia.
Jatorria: ICEX