Unibertsitatea eta elkarlaneko gobernantza: bideratze gaitasunak zabaltzea
Unibertsitatea eta elkarlaneko gobernantza: bideratze gaitasunak zabaltzea
17.11.2016
Izenburu hori du Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Etorkizuna Eraikiz programaren deialdirako aukeratua izan den gure proposamenak. Programaren ardatzak berrikuntza eta lurraldeko gizarte antolatuarekin elkarlana dira eta 71 proposamena aurkeztu dira bertara.
Orkestrak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI-Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin aurkeztu dute proiektu praktiko eta esku hartzeko hau. Ikertzailearen egitekoan kultur aldaketa sustatu nahi du, horrela ikertzailea gai izan dadin elkarlaneko gobernantzan parte hartzeko. Horretarako, bi gaitasun osagarri behar dira: unibertsitateaz kanpoko eragileekin batera jakintza sortzea eta, egoera konplexuetan, eraldaketa helburu duten ikerketa prozesuak bideratzea.
Jatorria: Orkestra
Jatorri-data: 13.11.2016