Berriak

Atzealdea

Polimero bat azaleko zimurren aurka

Polimero bat azaleko zimurren aurka

16.06.2016

Imagen Listado Noticia

Azalean eman behar da materiala, silikona-oinarriko polimero bat, azal osasuntsuaren propietate mekanikoak eta elastikoak imitatzen dituen geruza mehe eta hautemanezin baten modukoa. Pertsonei egindako probetan zientzialariek egiaztatu dute materiala gai dela begien azpiko poltsak arintzeko eta azalaren hidratazioa handitzeko. Bigarren azal-mota hori izpi ultramoreetatik babesteko ere egokituko da, beharbada.

Azal naturala babesteko barrera gisa eta hobekuntza kosmetikoetarako ez ezik, sendagaitarako ere erabiliko da agian geruza artifizial hori, azaleko gune kaltetuaren gainean askatzeko.

Informazio gehiago http://news.mit.edu/

Jatorria: Mundoplast

Jatorri-data: 10.05.2016


Berri bilatzailea