Ikerketa berri batek aurreikusten du automobilen argiztapenaren merkatu globalak %8 gora egingo duela 2016tik 2020ra bitartean
Ikerketa berri batek aurreikusten du automobilen argiztapenaren merkatu globalak %8 gora egingo duela 2016tik 2020ra bitartean
08.01.2016
RNR Market Research merkatu ikerketaren analistak berriki argitaratu du automobilaren argiztapenaren merkatuaren etorkizunaren gainean egin duen azken azterketa, eta, azterketan bertan iragartzen duenez, automobilaren argiztapenaren merkatuak %8 egingo du gora munduan, 2016tik 2020ra bitartean. Ibilgailuen segurtasunari arreta handiago egitea eta errepidean gidatzeko argiztapena hobetzeko eskaria handia egotea bultzatzen ari dira merkatuaren hazkunde hori.
Saltzaileak merkatuan gero eta gehiago sartzen ari diren argiztapen sistema hauek teknologikoki aurreratuak dira eta honako abantailak dituzte: argiek gutxiago itsutzea lortzen dute, infragorriak edo argi ultramorea erabiliz oztopoak bereizten dituzte, seinaleak argiztatzen dituzte giro baldintza desberdinetara egokituta eta larrialdiko frenaketari erantzunda.
Jatorria: Smart Lighting
Jatorri-data: 03.01.2016