Berriak

Atzealdea

Euskal zientzialari-talde batek aurrerapenak lortu ditu leuzemiaren aurkako borrokan

Euskal zientzialari-talde batek aurrerapenak lortu ditu leuzemiaren aurkako borrokan

06.08.2015

Euskal unibertsitate publikoak jakinarazi duenez, Nature aldizkari ospetsuak lan bat argitaratu du «gure herrialdeko ikerketan giltzarri dena, tumorerik ohikoenetako bat, leuzemia linfatiko kronikoa, duten 500 pazienteren baino gehiagoren zelula arrunten eta tumore-zelulen genomak sekuentziatu baitituzte». Tumore-mota hori agertzen da maizen Mendebaldean.

Emaitza horietan oinarrituko da, besteak beste, doitasun-medikuntza deritzona; hala, tumore baten analisi genomikoa eginda, errazago sailkatuko da pazientea, eta tumorean detektatutako mutazio genetiko motaren araberako tratamendua ezarri ahal izango da.

Ikerketak agerian utzi du, halaber, zenbait mutaziok zer eragin duten pazienteen bilakaera klinikoan. «Leuzemia hori garatzea eragiten duten alterazio genetikoen katalogo osatu bat ekarri du lan horrek», adierazi zuten ikertzaileek.

Jatorria: Diario Vasco

Jatorri-data: 27.07.2015


Berri bilatzailea