Berriak

Atzealdea

4.0 Industrian dihardute jada Mondragón Korporazioko enpresen % 80k

4.0 Industrian dihardute jada Mondragón Korporazioko enpresen % 80k

11.07.2016

Jardunaldi batean Sotilek esan duenez, egungo industriak nahitaez egin behar du 4.0 Industriaren alde, ezinbestean izan behar baitu "izugarri berritzailea".

4.0 Industriaren aplikazioaren bi adibide aipatu ditu Sotilek: lehenbizikoa, fabrikazio-alorrekoa, torloju adimendunak. Oso torloju handiak dira adimendunak, eta elektrizitate-dorreei eusteko erabiltzen dira. Sentsore bat jartzen zaie torloju horiei, beren kabuz detekta dezaten lasaitu diren. "Torlojuak ez du balio izugarririk, baina mendi-tontor batean dagoen dorre bat erortzea saihesteak asko balio du", azaldu du Sotilek.

Jatorri-data: 11.06.2016


Berri bilatzailea