EBak behin betiko eskubideak ezarri ditu Txinako eta Taiwaneko altzairu inportazioen gainean
EBak behin betiko eskubideak ezarri ditu Txinako eta Taiwaneko altzairu inportazioen gainean
07.09.2015
Ostegunean argitaratu zen erabakia, EBaren Egunkari Ofizialean, eta, Euroferrek komunikatu batean jakinarazi zuenez, erabakiari esker dumpingaren aurkako behin betiko eskubidea ezarri da Txinatik eta Taiwanetik datozen produktuen gainean. Zehazki %2,5era arteko eskubidea Txinatik datozen produktuen gainean, eta %6,8ra artekoa Taiwanetik datozenen gainean.
Ikerketaren ondorioz, hiru ekoizle esportatzailek prezioetan konpromisoa hartzeko eskaintzak egin zituzten, baina EEak atzera bota zituen eskaintzok, haren ustez ekoizle horiek inportatzen dituzten produktuak ez baitira egokiak konpromiso baterako eta haien enpresa eta taldeen egiturarekin konpromisoa betetzea bideragarri izango litzatekeelako.
Jatorria: La Vanguardia
Jatorri-data: 27.08.2015