Berriak

Atzealdea

Bere ereduaren alde egin du Uberrek Europako justiziaren aurrean

Bere ereduaren alde egin du Uberrek Europako justiziaren aurrean

08.12.2016

Imagen Listado Noticia

Uber plataforma teknologiko bat edo garraio-zerbitzu bat den erabaki behar du Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak (EBJE). EBJEren azken erabakia Kataluniako epaitegiaren eskaerari buruzkoa da, baina, hala eta guztiz ere, oinarri izango da elkarlaneko ekonomiako enpresen etorkizunerako —Airbnb edo Deliveroo enpresentzako, adibidez— eta Europako agintariek negozio-eredu horiekiko duten portaerarako. “Gure erosteko eta informazioa eskuratzeko modua aldatzen ari diren hainbat eta hainbat teknologia-enpresa daude, eta horietako bat dugu  Uber”, adierazi du Uberren abokatu Cani Fernándezek.

Jatorria: cincodias.com

Jatorri-data: 28.11.2016


Berri bilatzailea