Berriak

Atzealdea

Toyotak "Open Road" proiektua martxan jarri du Japonian; hari esker, ibilgailu elektrikoak 3D inprimagailuetan egindako piezekin pertsonalizatzeko aukera izango dute erabiltzaileek

Toyotak "Open Road" proiektua martxan jarri du Japonian; hari esker, ibilgailu elektrikoak 3D inprimagailuetan egindako piezekin pertsonalizatzeko aukera izango dute erabiltzaileek

29.06.2015

Imagen Listado Noticia

Toyota Japoniako automobil-ekoizleak Tokion garatuko duen “Open Road” proiektuaaurkeztu berri du. Proiektuaren ardatza i-Road ibilgailu elektriko supertrinkoa izango da, eta datorren uztailean abiatuko da: 100 parte-hartzailek 10 i-Road ibilgailu probatuko dituzte. Parte-hartzaileak hala zaleak nola automobil-industriako adituak izan daitezke; guztiek izango dute aukera ibilgailu paregabe horietako bat gutxi gorabehera hilabetez gidatzeko.

Ibilgailu guztiz trinkoa izateaz gain, i-Road 100 V-eko korronte-hargune arruntetan karga daiteke. Ibilgailu horien ahalmena oso handia da: tamaina txikikoak direnez, erraz aparkatzen dira, eta korronte-hargune arruntetan karga daitezke. Aitzitik,ez dira horiek ibilgailu mota horrek eskaintzen dituen onura guztiak. Toyota saiatu da i-Road oso diseinu pertsonalizatuko ibilgailua izan dadin; horretarako, 3D inprimagailuetan egindako zenbait karrozeria-zatiz baliatu da, zeinek gidariei 3 gurpildun ibilgailuak oinarri finko baten gainean pertsonalizatzeko aukera eskaintzen baitiete. 3D inprimagailuetan egindako zatiek i-Road bat beste batetik bereizten lagun dezakete, baina hau da garrantzitsuena: gidariek, 3D inprimagailuetan egindako hainbat piezaren kolorea eta ehundura aldatuz, gozatu ahal izango dute.

 

Jatorria: Impresoras3D

Jatorri-data: 09.05.2015


Berri bilatzailea