Berriak

Atzealdea

Grafenozko tinta, WiFi antenak 3Dan inprimatzeko

Grafenozko tinta, WiFi antenak 3Dan inprimatzeko

14.07.2015

Imagen Listado Noticia

Grafenoarekin egindako esperimentuengatik 2010ean Fisikako Nobel saria irabazi zutenak —Andre Geim eta Kostya Novoselov— eta ikertzaile-talde handi bat ohartu dira grafeno ijeztuaren eroankortasuna 50 aldiz baino gehiago handitzen dela, eta, tenperatura baxuan egiten denez, fabrikazio-kostuak murriztu egiten direla.

Ikertzaile-talde horren aurkikuntzak albiste onak dira WiFi antenen eta irrati-maiztasunaren alorretarako. Bilaketa-mekanismoetan —txakurrei jartzen zaizkien mikrotxipak, adibidez— edo gailu eramangarrietarako haririk gabeko sareetan erabil liteke grafenoa.

Zilarra, kobrea eta aluminioa ere eroale onak dira, baina garestiak dira edo ez dira iraunkorrak. Hori dela eta, grafenoa oso aukera egokia da irrati-maiztasunerako.

Antenak grafenoz 3Dn inprimatzeak soluzio egonkor, malgu eta arrazoizko bat eskaintzen du. Horrek bultzada handia emango lioke irrati-maiztasunen merkatuari eta Interneteko zenbait aplikaziori; esaterako, WiFi antenei.

Jatorria: Impresoras3D

Jatorri-data: 24.06.2015


Berri bilatzailea