Berriak

Atzealdea

Tetra Pak-ek ontziratze-uhalentzako lubrifikazio lehorraren kit bat atera du

Tetra Pak-ek ontziratze-uhalentzako lubrifikazio lehorraren kit bat atera du

14.12.2016

Imagen Listado Noticia

Ontziratze-lerroaren uhal garraiatzailearentzako eta banaketa-ekipamenduentzako lubrifikazio lehorraren kit horrek denbora aurrezten du, ingurumen-aztarna eta kostuak murrizten ditu, eta laneko osasuna eta segurtasuna hobetzen ditu. Uhalaren ohiko lubrifikazioak —lubrifikazio heze deritzo— ur-kantitate handiak erabiltzen ditu olioarekin nahasita; beraz, ekipamendua eta instalazioko zorua heze geratzen dira. Irtenbide berriari esker, prozesua ia lehorrean egiten da, ez baitago ura erabili beharrik; olio-kantitate oso txikia besterik ez da erabili behar, ilar baten tamainakoa, eta zuzenean eransten zaio uhal garraiatzaileari, ontziarekiko marruskadura murrizteko.

Jatorria: granconsumo.tv

Jatorri-data: 20.11.2016


Berri bilatzailea