Siemensek armiarma robotikoak egin ditu, 3D inprimaketaren prozesua bizkortzeko
Siemensek armiarma robotikoak egin ditu, 3D inprimaketaren prozesua bizkortzeko
15.09.2016
SiSpiders edo Siemens Spiders izeneko robot hori elementuen eta gainazalen inprimaketa industrialean erabiliz gero, egitura konplexuen eskala handiko 3D ekoizpena bizkortu daiteke; esaterako, hegazkinen fuselajeen, karrozerien edo ontzien kroskoen ekoizpena.
Princetongo (New Jersey) Siemenseko ikertzaileek birtualki diseinatu dituzte armiarma horien osagai guztiak, eta 3D inprimaketa bidez ekoitzi dituzte. Robotok, haien sortzaileentzat, egunen batean langile industrialen “espezie” berri bat izan daitekeenaren erakusgarri bikainak dira.
Zeregin hauek egiteko gai zen prototipo bat sortzea zen proiektuaren helburua: modu autonomoan fabrikatzea, zenbait roboten artean egin beharreko zeregin bat ulertzea eta fabrikazio-prozesu batean elkarlanean eta koordinatuta sartzea programazio espliziturik gabe.
Jatorria: IZARO
Jatorri-data: 21.08.2016