Berriak

Atzealdea

Liderrak bilatzen dira, ez buruak

Liderrak bilatzen dira, ez buruak

07.09.2015

Imagen Listado Noticia

Espainiako kontseilari delegatuen %82k aitortzen dutenez (CEO, ingelesezko siglak),   kualifikazio defizita dagoela antzematen dute beraien enpresetan eta datozen hiru urteetan egoera hobetzeko asmoz lanean dihardute, hala dio-eta KPMGk egin duen Global CEO Outlook txostenak.  “CEOak beraien enpresetako negozio ereduak aldatzeko asmoarekin ari dira lanean, aldaketa teknologien inpaktuek bultzatuta. Horretarako, langileen konpromisoa ahalbidetu eta aldaketetara moldatzea erraztuko duen lidergoa kudeatu behar dute”, hala laburtu du Hilario Albarracinek, KPMGk Espainian duen kontseilari delegatuak.

Enpresetan, zergatik ditu emaitza hobeak  lidergoak “nik agintzen dut eta kito” formulak baino? Garunaren funtzionamenduaren gaineko azterlanetan antzeman denez (erresonantzia magnetiko funtzionalaren moduko tresnekin egindako azterlanak dira), jendea errespetuz tratatzen ez bada, horrek jendearen odol tentsioa igotzea eta jendea estresatzea dakar.     “Depresiorako bidea da, Munduko Osasun Erakundeak dioenez herri garatuetan gehien hazten den bigarren gaixotasunerako bidea, alegia. Nagusiak ez digu batere errespeturik, eta ditu beti gauzak oihuka esaten.  Liderra ahalegintzen da talenturik handiena ateratzen, eta horretarako beharrezkoa da errespetua, konfiantza eta motibazioa egotea”, azaldu du Jose Maria Gasallak, Deusto Business Schooleko coaching exekutiboko programaren zuzendarietako batek.

Nagusiek zuzentzeko estilo zurruna zaharkituta geratu da, lehiakorra ez delako, langileak desmotibatzen dituelako eta langilerik hoberenek alde egitea eragiten duelako.  Eta ez hori bakarrik; izan ere, IESEk egindako txosten batek dioenez, laneko absentimoa eragiten duten lau arrazoietatik hiru hauek dira: kudeaketa estiloa, enplegatuen motibaziorik eza, eta lan kalitate txarra. Kudeaketaren akatsa hau ez da doakoa, 2014an, Espainian, 9.271 milioi euroko kostua izan zuen eta. Hala jakinarazi du Adeccok.

Jatorria: El País

Jatorri-data: 07.08.2015


Berri bilatzailea