Atzealdea
Munduko lehen autobide elektrikoa martxan Suedian
Munduko lehen autobide elektrikoa martxan Suedian
01.07.2016
Stockholmetik iparraldera dagoen E16 errepidean inauguratu dute autobide-zatia, bi kilometrokoa. Orain, berriz, probak egiten hasiko dira, eta bi urte emango dituzte horretan. Scaniak fabrikatutako bi diesel ibilgailu hibrido erabiliko dituzte probak egiteko. Siemensen laguntzarekin, katenaria-sistema azpian ibiltzeko egokituta daude ibilgailuak.
Proba horretatik ateratzen diren datuak honetarako baliatuko dituzte Suediako garraio-administrazioak —Trafikverket— eta Gävleborgeko konderriak: jakiteko Siemensen eHighway sistema egokia den epe luzera komertzialki ustiatzeko eta hedatzeko.
Jatorria: movilidad eléctrica
Jatorri-data: 21.06.2016