Zuzenean espazioan fabrikatutako sateliteak
Zuzenean espazioan fabrikatutako sateliteak
24.09.2015
Made In Space albistegietako gai izan da azken urtean, lehenengo 3D inprimagailu espaziala iragarri zuenetik. Orain, NanoRacks enpresarekin bat egin du, sateliteak orbitan fabrikatzeko eta ezartzeko zerbitzu berri bat gauzatzeko.
Orain arte, sateliteak Lurrean fabrikatzen dira, eta transbordadore, suziri eta orbitan jartzeko behar diren tresnen bidez bidaltzen dira espaziora. Jakina, prozesu hori guztia oso garestia izaten da, eta, horrez gain, aireratze- eta jaurtitze-kondizioak jasan ahal izateko diseinatu behar dira piezak.
Ideiak erraza dirudien arren, egingarri izateko punturaino garatu behar da oraindik. Emaitza "CubeSat" motako sateliteetarako pieza komunak espazio-estazio bateraino bidali ahal izatea litzateke; han, behar diren sateliteak fabrikatuko lirateke, eta, gero, orbitan jarriko lirateke.
Laura Ortega
Jatorria: Impresoras 3D
Jatorri-data: 30.08.2015