Berriak

Atzealdea

Polimeroen Europako Aliantzaren lehen ekintzak

Polimeroen Europako Aliantzaren lehen ekintzak

17.07.2015

Imagen Listado Noticia

Plastikoak ekoizten dituzten Europako industrien fidagarritasunak kezka handiak ematen  jarraitzen du, lau hilabeteko epean, soilik, ezinbesteko 40 egoera baino gehiago deklaratu dira eta.    Lehengaien bat-bateko eskasi honek eraldatzaileen ekoizpenean du eragina eta ekipoen fabrikatzaileak kezkarazten ditu. Bien bitartean, lehengaien prezioek gora egiten jarraitzen dute, inoiz egon ez diren mailetara, gai hauen eskasia dela eta.

Egoera horri aurre egiteko, Europako industria eraldatzaileak, European Plastic Converters (EuPC) erakundearen bitartez, Polimeroen Europako Aliantza jarri zuen abian duela gutxi, eta Aliantza horrek jada lehen ekintzak egin ditu. Horietako bat izan da Europar Batasuna arazo horretaz ohartaraztea. EuPC erakundeko lehendakari Michael Kundelek azaldu duenez, EuPCek Polimeroen Europako Aliantza jarri du abian, Varsovian egin berri duen Batzar Nagusian, indar guztiak batu eta justifikaziorik ez duen egoera honen aurka borrokatzeko asmoarekin. Dirudienez, hilabete batzuetan petrolioaren prezioa baxua egon ondoren industria petrokimikoa berriro hasi da  apurka-apurka marjinak lortzen polimeroaren balio katean, Europan cracker batzuk geldituta, bata bestearen atzetik. Oso egoera larria da, lehengaien ekoizleentzako etorkizuneko bezeroak arriskuan jartzen direlako eta monopolioaren aurkako hainbat kezka areagotzen direlako. Ikusita hainbat elkarte profesional, erabiltzaile, ekipo  fabrikatzaile eta marka jabe presioa handiago egiten ari direla, EBko agintariak hasi dira ezinbesteko egoera hauetan sakontzen.

Jatorria: Mundoplast

Jatorri-data: 03.07.2015


Berri bilatzailea